domingo, 15 de febrero de 2015

JASOTAKO IPUINAK

Txirula Kultur Taldeak, XIII. Otxarkoagako Mugarik Gabeko Haur Ipuin Lehiaketan 516 ipuin jaso direla, 481 gaztelaniaz eta 35 euskaraz, jakinarazi nahi du. Amets-lantegi honetan protagonista izan diren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik. Epaimahaia ipuinen balorazio-lanetan murgilduta dabil. Konplexutasun handiko sailkatze-lana amaitu bezain pronto, hartutako erabakia jakinaraziko du hilabetearen barruan. Hain zuzen ere, liburua maiatzaren 10a baino lehen argitaratu ahal izateko. Egun horretan, XXXIV. Otxarkoagako Umeentzako Jardunaldien testuinguruan, Ugarte plazan, ipuinak irakurriko baitira.

No hay comentarios: